Camino Cruce S/N. Gabiria (Guipuzkoa) 943 885 950 arrondo@grupoarrondo.com
×

Kontsultatu zure eraikuntza proiektuetarako irtenbide ezberdinak

Azalerak

BILATZEN ARI ZAREN LURZORUA DAUKAGU

Arrondo Taldean azalera ezberdin ugari ditugu, eta horien artean aukeratu ahalko duzu zure etxebizitzako edozein gunetan edo nahi duzun eremuan instalatzeko. Gure lurzoruak, berme guztiak dituen kalitateko azalera batez gozatzeko daude pentsatuta, betidanik amestu izan duzun giroa osatzeko. Zure zoruei eman nahi diezun erabileren arabera zoru-mota onenei buruzko aholkularitza eskaintzen dizugu.

Hona hemen eska ditzakezun azaleretako batzuk:

  • Oholtza trinkoa: Zoru mota hau oso garbia da eta giroei epeltasuna eta naturaltasuna ematen die. Era guztietako egurrak erabiltzen ditugu produktu tradizional hau lantzeko, egunetik-egunera urriagoa den produktu hau, eta honek ukitu berezi bat ematen dio etxebizitzako giroari.
  • Parketa trinkoa: Egur nobleak dira eta epeltasun handia ematen dute instalatzen diren egonaldietan, eta, gainera, gainazalei egonkortasuna ematen diete. Denbora luzean zehar egoera ezin hobean mantenduko direlako bermearekin instalatuko dizugu.
  • Oholtza flotagarria: Oholtza honen bitartez lor ditzakezun akaberak ikusgarriak dira, kalitate handiko zoruak direlako eta tonalitate mota ezberdinen artean aukera dezakezulako. Bere abantaila nagusiena, erraz instalatzen dela, aldi berean egurraren kalitate eta epeltasunari uko egin gabe.
  • Geruza anitzeko oholtza: Produktu misto hau, bizitza osoan ezagutu den oholtza trinko tradizionalaren eta egurrezko flotagarriaren bitartean kokatzen da; instalazio errazago batekin topatzen gara, gainera, betiko egur tradizionalekin zerikusirik ez duten neurri ezberdinetako tonalitate mota ugari topa ditzakegu.
  • Laminatuak: Guztiz sintetikoak izan arren, bere ezaugarrien artean tonalitateen aukera anitza dugu, gainera iraupen handikoak dira, erraz instalatzen dira eta bere prezioa oso lehiakorra da, ondorioz oso akabera naturalak lortzen dira.
  • Biniloa: Gure binilozko zoruek oso emaitza naturalak eskaintzen dituzte, kalitate handikoak eta akabera iraunkorrekin. Geruza guztiz iragazgaitza eta irristagaitza daramatzate, eta, zeramikoak ordezkatzen ez badituzte ere, etxebizitza osoan baita sukaldean eta komunetan ere, zurezko itxura duen produktu bat instalatu nahi dutenentzat aukeran bihurtzen dira.