Camino Cruce S/N. Gabiria (Guipuzkoa) 943 885 950 arrondo@grupoarrondo.com
×

Kontsultatu zure eraikuntza proiektuetarako irtenbide ezberdinak

Ateak

KALITATE BERMATUA SARRERAKO ETA PASABIDEKO ATEETAN

Zure eraikuntza proiektuan ateek duten garrantziaz jakitun gara. Etxera sartzeko sarrera nagusia da, eta gure etxebizitza edo bulegoarekin dugun lehen hartu-emana da. Horregatik ateak bi modalitatetan lantzen ditugu.

SARRERAKO ATEAK

Zure etxera sartzeko ateak oso elementu garrantzitsuak dira segurtasunerako eta proiektatzen duzun kanpoko irudirako.

Segurtasun handia eta sendotasuna eskaintzen duten sarrerako ate trinkoak eskaintzen ditugu. Baina ez dugu ahaztu behar ere ate blindatu bat eta ate korazatu bat beharrezko elementuak direla zure etxeko ateak inork ez dituela irekiko lasaitasunaren bermea eduki nahi baduzu.

Gure ate blindatuak segurtasun handikoak dira eta produktu mota hauetatik espero izaten den lasaitasuna bermatzen dizute. Baina oraindik berme handiagoa bilatzen bazaude, gure ate korazatuak dira zure beharrei erantzun onena emango dietena.

PASABIDEKO ATEAK

Pasabideko ateen kasuan lan egiten dugun tipologia bakoitzaren barruan material eta akabera anitzen aukera onenak eskaintzen dizkizugu. Gure helburua beti zure beharretara ondoen egokitzen den irtenbidea topatzea da.

Kalitate handiko sistema duten irristailu-ateak aurki ditzakezu. Irristailu-ateek leku asko aurrezten lagunduko dizute, eta erosoak dira erabiltzeko unean. Irristailu-ateen artean ere hainbat aukera eskaintzen dizkizugu, zure ateak zuk nahi duzun espaziora ahalik eta gehien egokitu daitezen.

Ate lautuak gehien eskatzen diguten beste produktuetako bat da, ate hauei esker zure pasabideko ateak diskrezioz integratzeko aukera izango duzu erabat oharkabe pasa daitezen. Zuk nahi dituzun egoera guztietan oharkabean pasa daitezkeen ateak badira ere, edozein motako giroari ukitu originala ematen diote. Gure profesionalen taldea egoera bakoitzera egokitzen da, eta zuk aukeratutako irtenbidea behar duzun lekuan kokatzen jakingo du.